XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aipaturiko zazpi hauetatik, JEAN PHOCAS MANIT-EN LAUDORIOZ, AISTA GERLARIARENA eta BERANDU ZETORREN EPELA aukeratuko nituzke nik.

Irudirik gabeko ipuina, ordea, ez da hornitutakoa bezain ederra, eta horrexegatik, bakoitzak marrazki batez edo biz borobil dezan, lagun marrazkilariei ipuin bana emango nieke.

Nik aukeratu behar banitu, RAMON AGIRRE donostiarra, PEDRO EZKURRA eta JOXE RAMON ELORZA elgoibartar gazteak hautatuko nituzke.

Guzti hau borobiltzeko beste bi narrazio aipatu dizkizuet lehen.

Niregatik balitz, egin arte zain egoteko esango nizueke, egin bezain laister bidaliko dizkizuedala.

Izan ere, zer dakit nik idaztean zein gora-behera izango ditudan? Narrazio baten haserako asmoa AMAIA hitza jartzean egiaztatzen al da gehienetan? Hitzen eta momentu ezberdinen bariableek ez al dute ezer eragiten?

Aitzakiak aitzaki, badakit zuek agindutako baldintzak bete behar ditudala.

Halere, ez pentsa asmoetako ehundik ehuna beteko denik.

Batek daki nola geratuko diren azkenean.

Lehena: Mahuka Gorri apatxeen buruzagiaren historian oinarriturik eraiki nahi nuke.

Gizaki eta gizartearen deusezte basatia ardatz izanik.

Meskaleroen erresistentzia txikiturik, Oihan Borobilean bildu zituzten guztiak.

Gartzela zabala besterik ez zen zabaltasun hartan.

Nabajoen azkena ere hurbil zen.

Carleton-en gidaritzapean, borroka bat bai eta hurrengoa ere bai irabazten zuten zuriek.